Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Labraza

Arabako hego-ekialdeko udalerri ohia, gaur egun Oiongo udalerriaren barne dagoena (Arabako Errioxa). 96 biztanle. Hizkuntza, gaztelania. Euskara xvi. mendea baino lehen galdu zen. Aipagarri dira San Migel parrokia gotikoa eta Santa Maria Madalenaren ermita (XVIII. m.).  v  Historia. Labrazako herria gotorleku baten inguruan eratu zen XII. mendean (gaur egun ere ikus daitezke harresi haren hondakinak) eta Antso Azkarrak eman zion hiri forua 1196an. Nafarroako herria izan zen XV. mende erdia arte (1463). Biasteriko taldeko hermandade bat osatzen zuen, Barriobustoko herrixkarekin batera, eta udalerri izan zen 1977. urtean Oiongo udalerriaren barnean geratu zen arte.