Labrador-eko itsaslasterra
Ozeano Atlantikoko ipar-mendebaleko itsaslaster hotza (0 °C-tik azpikoa). Iparburuko ozeanoan du sorburua, eta iparraldetik hegoaldera, Baffin uhartearen eta Labrador-eko penintsularen itsasbazterren bidea hartzen du, eta Ternuako hegoaldean Gulf Stream itsaslasterraren ur beroago eta gaziagoarekin bat egiten du. Sarritan izozmendiak eramaten ditu Ternuaraino. Labrador-eko itsaslasterrak eragin handia du Ipar Amerikako sortaldeko itsasbazterreko kliman.
- Laborit, Henri
- laborri
- Labour Party
- Labourd
- Labrador
- Labrador-eko itsaslasterra
- Labrador-eko itsasoa
- Labraza
- labrido
- Labrit
- labro