Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Labrouste, Henri

Frantses arkitektoa (Paris, 1801 - Fontainebleau, 1875). Metalezko egitura erabili zuen lehen arkitektoa izan zen (1843-1850, Sainte-Geneviève liburutegia). Estilo klasikoa gorde zuen, ordea, obra horren kanpoaldean. 1862-1866. urteetan, Bibliothèque Nationale liburutegiko irakurketa gela eraiki zuen, burdinazko egiturak erabiliz. Arkitektura funtzionalaren aitzindaritzat jo izan da.