La Condamine, Charles Marie de
Frantses matematikaria eta naturalista (Paris, 1701 - Paris, 1774). Perurako espedizio batean parte hartu zuen (1735-1744) gradu bateko meridiano-arkuaren luzera neurtzeko asmoz. Bestalde, kina zuhaixken eta kautxuaren deskribapena egin zuen Amazonas ibaiaren inguruan egin zen lehen zientzia bidaia haren ondoren. La Condaminerena da Journal du voyage fait par ordre du roi a l’équateur (1751, Ekuatorera erregeren aginduz eginiko bidaiaren egunkaria).
- la 2
- La Bruyère, Jean de
- La Calera del Prado
- La Cerca
- La Cierva y Codorniú, Juan de
- La Condamine, Charles Marie de
- La Cosa, Juan de
- La Cuadrilla
- La Fayette
- La Fontaine, Jean de
- La Fura dels Baus