kukumelo
iz. Bot. Agarikazeoen familiako eta bereziki amaniten generoko perretxiko batzuen izena. Oin luze eraztunduna edo eraztun gabea izan dezakete, mamia berriz zuria nahiz horixka. Txapelaren gaina gorria, horixka, grisa edo marroixka izan dezakete. Gehienak pozoitsuak dira. v Kukumelo grisa (Amanita vaginata). 3-10 cm zabaleko txapela gris horixka eta oin mehe luzea duena. Oinak barru hutsa izaten du, eta barrena zorro antzeko batean bildua. Ez du eraztunik. Txilarrea den basoetan hazten da, uda hasieratik udazkena bitartean. Jateko ona da.