Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

kukuoilar

iz. Zool. Estatu Batuetako hego-mendebalean eta Mexikon bizi den kukulidoen familiako hegazti isats-luzea (Geococcyx californiana). Mokoa sendoa eta burua bera baino luzeagoa du, eta buruan argioilarraren antzeko motots tentea dauka. Hegoak laburrak ditu, hankak berriz luzeak eta sendoak; hegalari txarra da beraz, baina lasterkari azkarra, orduko 40 km lastertasuna har baitezake. Burua eta bizkarra beltzak eta herdoil kolorekoak ditu, azpiko aldea aldiz zuria, hegoak zuri beltzak eta isatsa urdinxka. Intsektuak eta barakuiluak jaten ditu batez ere.