kuku-lore
iz. Bot. Kariofilazeoen familiako Lychnis flos-cuculi eta Silene cucubalus belar landareen izena. Biak oso antzekoak dira. Zurtoin tente meheak, lantza egiturako hosto luzeak, eta kusku egiturako oin biribileko loreak dituzte. Lehenengoak ordea arrosa koloreko loreak izaten ditu eta besteak berriz zuriak. Europako oso iparraldeko eta ekialdeko lurraldeetan izan ezik, beste guztietan hazten dira, belardi bazterretan batez ere.