kukurbital
izond. Bot. Izen bereko ordenako kotiledoi biko landareez esaten da. Familia bakarra, kukurbitazeoena, eta 760 bat landare mota biltzen dira bere baitan. Horietako asko belarkarak eta igokariak dira, bakar batzuk bakarrik zuhaixka egiturakoak. Bost hostoko eta simetria plano bi edo gehiagoko loreak dituzte; fruitua berriz baia itxurakoa dute. Kuiak dira ordena honetako landarerik ezagunenak.