kukumixa
iz. Zool. Karraskarien ordenako kabidoen familiako animalia, XVI. mendean Hego Amerikatik Europara ekarria (Cavia porcellus). Akuri izenez ere ezagutzen da. Perun basa-bizieran ezagutzen zen Cavia cutleri-tik datorrela uste da. Inken garaian bezatua zeukaten. 25 cm inguru izaten da luze. Kolorez beltza, marroi argia eta zuri-marroia izan daiteke, besteak beste; badira ile kizkurrekoak eta zuzenekoak. Gaur egun mundu guztira zabaldua dago. Esperimentuak egiteko oso erabilia da laborategietan. Landareak janez elikatzen da.