Kovalevsky, Sonya
(Jaiotza izena, Sonya Korvina Krukovsky). Errusiar matematikaria eta eleberrigilea (Mosku, 1850 - Stockholm, 1991). Ekarpen handiak egin zizkion ekuazio diferentzialen teoriari. 1888an Frantziako Zientzia Akademiaren Borodin saria jaso zuen. 1868an Vladimir Kovalevsky paleontologoarekin ezkondu zen eta senarrarekin Alemaniara joan zen ikasketak sakontzera. 1869an alemaniar fisikari batekin lan egin zuen Heidelbergeko Unibertsitatean, eta emakumeentzat unibertsitateko eskolak debekatuta zeudenez, alemaniar matematikari batekin ikasi zuen bere kasa, Berlinen. Göttingeneko Unibertsitateak lizentzia eman zion 1874an, ekuazio diferentzialen gaineko bere doktore tesi bikainarengatik. 1884an Stockholmeko Unibertsitatean eskolak ematen hasi zen. Ospe handia izan zuen bera hil eta bi urtera argitaratutako Vera Vorontzoff autobiografiak.