Kotzebue, Otto Von
Errusiar itsasgizona, jatorriz alemaniarra (Reval, egungo Tallinn, Estonia, 1787 - Reval, 1846). August von Kotzebue idazlearen semea. Japoniarako espedizio bat egin ondoren (1803-1806), munduaren inguruko bidaia bat egin zuen Ozeano Artikoaren eta Ozeano Barearen arteko igarobide bat aurkitu asmoz (1815). Ozeano Barea esploratu zuen 1823-1826. urteetan.