Kovaliewski, Alexander Onufriyevitx
Errusiar biologoa (Dvinsk, 1840 - San Petersburgo, 1901). Kazan, Kiev eta Odesako unibertsitateetako irakaslea eta Sebastopoleko zoologia azterketa saileko zuzendaria izan zen. Garrantzi handiko lanak egin zituen prokordadunen, zelenterodunen, harren eta holoturoideon inguruan, kordaduen sailkapena zehazteko bidea eman zutenak. Hilabeteak eman zituen, bestalde, Itsaso Gorriko eta Mediterraneoko itsasertzeko animaliak aztertzen. Obra nagusiak: Development of Amphioxus lanceolatus (1865, Anfibio lantzeolatuen garapena) eta Anatomy and Development of Phoronis (1887, Foronioen garapena eta anatomia). Annales du musée d’histoire naturelle de Marseille argitalpenaren sortzaileetako bat izan zen.
- Kou Qianzhi
- Koussevitzky, Serge
- Kovac, Michael
- Kovalevsky, Sonya
- Kovaliewskaia, Sofia Vasilievna
- Kovaliewski, Alexander Onufriyevitx
- Kovaliewski, Maxim Maximovitx
- Kovrov
- Kowalski, Piotr
- Kowloon
- koxa