Kowalski, Piotr
Frantses artista, poloniarra jatorriz (Lvov, 1927 – Paris, 2004). 1971n frantziar herritartasuna lortu zuen. Arkitektura ikasi zuen Estatu Batuetako Massachusettseko Teknologia Institutuan (MIT) 1947. urtetik 1952. urtera. Aldi berean, matematika eta fisika ikasketak egin zituen. Kowalskik arte adierazpenaren hurbilpen metodikoa proposatzen zuen, hipotesi esperimentaletan oinarrituta. Egin zituen eskultura lanen artean ditu: Kaliforniako Long Beach Unibertsitateko dinamitazko eskultura (1965), Linzeko (Austria) Thermocouple eskultura (1978), Time-Machine II (Parisko George-Pompidou eraikinean 1981-1982 denboraldian erakutsia), La Place des Degrés (1989, Parisko La Défensen).