Kotxise kultura
K.a. 7000. urte ingurutik aurrera Ipar Amerikako Arizonan eta Mexiko Berriko mendebalean garatu zen kultura indiarra. Cochise aintzira ohitik datorkio izena; basamortu idorreko kultura bat izan zen. Fruituak bildu eta lurra landu egiten zuten kotxiseek. Hiru aldi bereizten dira Kotxise kulturan: Antzinako aldia (K.a. 7000 - K.a. 4000), harria lantzen zuten eta nolabaiteko garrantzia zuen ehizak; Txirikahua aldia (K.a. 4000 - K.a. 500), ehizarekin batera hasi ziren animaliak hazten eta askoz hobea zen harria lantzeko teknika, eta San Pedro aldia (K.a. 500 - Kristoren garaia), harri landuaren ordez lehen zeramikazko ontziak agertzen dira eta lehen kanpo eraikuntzak.