Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

korindoi

iz. Kim. Aluminio oxidioa, alumina anhidroa (Al2O). Izadian den harririk gogorrena da diamantearen ondoren. Azidoek ez diote kalterik egiten eta bisulfato potasikoan urtzen da. Korindoi garbiak zuri gardenak dira eta hainbat koloretako gemak eratzen dituzte, oso aintzat hartuak: zafiroak (korindoi urdinak), errubiak (korindoi gorriak) etab. Korindoi meategi aberatsenak Birmanian, Sri Lankan, Indian, Australian… daude.