Korina
(Gr. Korinna). Greziar poeta (Tebas, Beozia, K.a. VI-V. m.). Pindaro poetaren maitalea eta, geroago, aurkaria izan zen. Poesia lehiaketa ugari irabazi zuen eta Poeten Musatzat hartu zuten bere garaian. Beoziako elezaharretan oinarrituriko odak idatzi zituen baina zati batzuk baizik ez dira gaur egunera iritsi.