Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

koriak herria

iz. Siberiako ipar-ekialdeko eta Kamtxatkako penintsulako iparraldeko herria, jatorriz paleo-siberiarra (Errusiako ekialdea). Koriak herria, txuktxiekin batera, ekialdeko Siberiako herririk borrokazaleneetakoa izan da. Paleo-siberiar taldeko hizkuntza mintzatzen dute. 8.000 lagun inguruk osatzen dute koriak herria.