Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

korintotar

izlag. eta iz. Greziako hiri Korintokoa; Korintori dagokiona; Korintoko biztanlea.  v  Arkit. Antzinako Greziako arkitekturan erabili ziren hiru ordena klasikoetako azkena. Doriar eta joniar ordenekin alderatuz, hura da apainduena, edo apaingarri gehien duena. Zutabea mehea izan ohi da, eta 24 ildo eta harroina izaten ditu. Kapitelak akanto hostoak agertzen ditu, eta hau da, hain zuzen ere, korintotar ordena joniarretik bereizten duen ezaugarri bakarra. ik. joniar. Greziako korintotar elementu urri iritsi dira gaurko egunetara. Haien artean, Apollo Epicurius Bassaeren tenpluan (Figalian), Lisikrate-ren omenez eraikitako monumentuan (Atenasko Akropolian). Erromatarrek, berriz, oparo erabili zuten ordena korintotarra, zutabe xeheekin ala ildodunekin. Harrezkero, Berpizkundean eta ondoren ere, erabilia izan da, gehienbat Italian eta Frantzian.