Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

korioi

iz. Biol. Ugaztunen, hegaztien eta narrastien enbrioiaren eta intsektuen arrautzen kanpoaldeko geruza. Bitelo mintzetik sortzen da. Animalia ornodunetan ektodermoa eta mesodermoa eratzen dira korioiaren inguruan; narrastietan eta hegaztietan alantoidearekin lotua egon ohi da. Ugaztunen korioia enbrioiaren arnasketa, elikadura eta iraitz organo nagusia da, endometrioarekin batera, eta kanpoalderako irekigunea duten barrunbeak estaltzen ditu.