Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

kongruentzia

iz. Geom. Bi irudi geometrikok edo bi angeluk kongruentzia dutela esaten da, baten posizioa aldatuz eta beren luzerak ukitu gabe, bestea lortu ahal denean. Kongruentzia duten irudiek neurri eta forma berdinak izaten dituzte.  v  Mat. Zenbakien teorian, n zenbaki positibo oso bakoitzarentzat, zenbaki osoen arteko kongruentzia erlazioa ondorengoa da: “a zenbaki osoa b zenbakiari buruz n modulu kongruentzia duela esaten da, a-b eginez gero, kenketaren hondarra n-ren multiploa denean”. Matematikoki ondorengo eran adierazten da: a   º b (mod.n). Beraz, a º b (mod. n) izango da baldin eta soilik baldin a eta b zenbaki osoak n-z zatitzean hondar bera badute. Adibidez, 19 zenbakiak kongruentzia du 7 zenbakiari buruz mod. 3. a = b (mod. n) eta c = d (mod. n) izanik:



Froga daiteke modulu n kongruentzia baliokidetasun erlazioa dela eta, beraz, zenbaki osoen multzoa klasetan definitzen duela; bi zenbaki oso baliokidetasun klase berekoak direla esaten da baldin eta modulu n kongruentzia badute.