Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

komelinazeo

izond. Bot. Izen bereko familiako landare belarkarez esaten da. Zurtoin koskodun zuzena izaten dute; hostoak berriz txorten bilkaria dutenak eta txandaka antolatuak. Lorea hermafrodita eta hiru horrikoa dute; kolorez zuriak, urdinak nahiz moreak izan daitezke. Fruituak kusku egiturakoak dituzte. 300 komelinazeo mota ezagutzen dira; lurralde beroetakoak dira gehienak.