Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

kolibia

iz. Bot. Agarikazeoen familiako perretxiko-mota batzuen izena. Oin luze fina eta 2-12 cm zabaleko txapela izaten dute, barruko mamia berriz zuria edo zurixka. Kolibia gehienak pozoitsuak ez diren arren, ez dira onak jateko. Collybia butyracea eta C. confluens jangarriak dira, baina ez sukaldaritzan oso aintzat hartzekoak.