kolesterolemia
iz. Med. Odoleko kolesterol maila. Kolesterol maila ohikoa 100 ml-ko 220 mg izaten da, baina 100 ml-ko 135 eta 300 mg tartekoa maila egokitzat hartzen da. Metabolismoko gorabeheren ondorioz edo beste eritasun batzuen ondorioz (diabetesa, hipotiroidismoa, hipertiroidismoa, etab.) kolesterol kopurua maila hori baino handiagoa edo apalagoa izan daiteke eta horrek ondoezak sor ditzake.