kolezistitis
iz. Med. Behazun ziskuaren eritasuna, larria edo kronikoa izan daitekeena. Kolezistitis larria bakteriek sortua izaten da; behazunean zornea sortzen da eta gorritu egiten da. Sukarra, behazun ziskuko mina eta ok egiteko gogoa ditu ezaugarri. Kolezistitis kronikoa bakteriek behin eta berriro sortutako infekzioen ondorioz edo behazun ziskuan harria sortu izanaren ondorioz gerta daiteke; kronikoa denean behazun ziskua handitua izan ordez uzkurtu egiten da, eta kolore berdexka izaten du. Gibeleko kolikoaren gisako mina, digestiorako zailtasuna eta goragalea izaten dira sintomak. Kolezistitisa antibiotikoen bidez senda daiteke, baina behazun ziskuko harriak, gangrena edo zuloa direnean kirurgia bidez sendatu ohi da.