Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

koartza

iz. Hegazti zangaluzea, burua txikia eta moto luze grisa duena (Ardea purpurea, etab.).  v  Koartza arrunta (Ardea purpurea). Lepoa gaztaina kolorea du, aurreko aldea atzekoa baino argiagoa eta alde banatan marra beltz bat ere izaten du. Hegoak aldiz gris ilunak eta paparra ere gaztaina kolorekoa du. Europako eta Asiako erdian eta hegoaldean eta Afrikan, Marokon, Tunisian eta ekuatorez beheko eskualdeetan bizi da. Kanabera artean egiten du habia.  v  Koartza errauts kolorea (Ardea cinerea). 96-106 cm luze eta hego-punta batetik bestera 1,80 m zabal dena. Gorputzaren gaineko aldea gris urdinxka izaten du; lepoa eta burua aldiz, zuriak. Mokoa eta hankak oso luzeak ditu. Europako leku askotan, Asiako erdian eta hegoaldean eta Afrikako eskualde batzuetan egiten du habia. Arroz sailetan, aintziretan, leku zingiratsuetan eta itsas hondartzetan ibiltzen da. Arrainak eta uretako animaliak jaten ditu batez ere.  v  Koartza zuria (Egretta garzetta). Kolorez guztiz zuria da, eta hegaztien ohiko luma sendoen gainean bizar libreko beste hainbat luma luze ditu. Buru luze fina eta moko luze zorrotza izaten du. Europan, Asian eta Australian bizi da.