Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

koata

iz. Zool. Simioen ordenako zebidoen familiako tximinoa, oso hanka eta isats-luzea (Ateles paniscus). Atele beltz edo armiarma tximino izenez ere ezaguna. 130 cm inguru izaten da luze, isatseko 80-ak barne. Ile beltz latza du, luzea bizkarrean. Amazonas ibaiaren alde bietarako eta Guaianako oihanetan bizi da.