Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

koalizio

iz. Liga, hitzarmena, elkartea, alderdi politikoena edo estatuena bereziki.  v  Parlamentu demokrazia batean nagusitasun osoa duen alderdirik ez denean alderdien arteko koalizioak antolatzen dira, nazio horretako aginpidea eskuratzeko. Koalizioa egiten duten alderdiek bere asmoak bateratzen dituzte eta elkarren arteko akordioz antolatutako programa bideratzen. Historian izan diren koalizio nagusiak Europako zazpi estatu nagusiek Frantziako iraultzaren eta Napoleonen nagusitasunaren kontra antolatutakoak dira.