Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

koati

iz. Zool. Prozionidoen familiako ugaztun haragijalea, oso mutur-luzea.  v  Koati gorria (Nasua nasua). 60 cm inguru luze eta 30 cm garai dena. Isatsa 45 cm-koa izaten du. Ile trinkoa du, arre gorrixka bizkarrean eta horixka sabel aldean. Burua luzarana eta muturra tronpa itxurakoa ditu. Hego Ameriketako erditik hegoalderako lurraldeetan bizi da.  v  Koati arrea (Nasua narica). Hala deitzen bazaio ere ez da arrea, gris horixka baizik. Isatsean 8-9 eraztun marroi izaten ditu. Intsektuak, harrak eta barakuiluak jaten ditu.