Kiarostami, Abbas
Irandar zinema zuzendari eta gidoigilea (Teheran, 1940). Arte ederretako ikasketak egin zituen. Pintore eta diseinatzaile grafiko bezala jardun zuen lanean. 1960ko hamarkadan sormen handia erakutsi zuen publizitate zinemagintzan eta iragarki asko egin zuen. 1969an Haur eta Nerabeen Adimen Garapenerako Institutuan sartu zen. Institutu horren babespean hainbat film labur egin zituen, gehienak didaktikoak, adibidez, Nan va kuche. Iraultza Islamiarra baino lehen bi film luze egin zituen. Iraultzaren ondoren, Iranen geratzea eta institutu horretan jarraitzea erabaki zuen. Bere filmetako askok haurren mundua islatzen dute. 1987an Khane-ye doost kojast? filma grabatu zuen. Locarnoko 1989ko Jaialdian oso harrera ona izan zuen film horrek, eta ospea eman zion nazioartean. Beste film batzuen artean ditu: Avvaliha (1985), Mashq-e shab (1989), Nama-ye nazdik (1990), Zendegi va digar hich (1991), Olibondoetan zehar (1993), Gerezien zaporea (1997). Azken film horri Urrezko Palma eman zioten 1997ko Cannesko Jaialdian.
- Khrustxev, Nikita Sergeievitx
- Khyber
- kiang
- Kiangsi
- Kiangsu
- Kiarostami, Abbas
- kiasma
- kibbutz
- kiborta
- Kidd, William
- kide