Kidd, William
(Kidd kapitaina izenez ezaguna). Britainiar pirata ezaguna (Eskozia, 1645 - Londres, 1701). Oso gaztetatik itsasoan aritu zen. Mendebaleko Indietan frantsesen kontrako borrokan nabarmendu zen. Indiako Ozeanoa pirataz garbitzeko agindua harturik, Madagaskarren hartu zuen bere abiapuntua. Piratak birrindu behar zituena, ordea, bera egin zen pirata. 1696an Ingalaterra Berrian lehorreratu zen, eta zeraman harrapakin aberatsa agintarien esku utzi zuen. Hala ere preso hartu eta Ingalaterrara bidali zuten. Han epaitu, eta 1701ean urkatu zuten. Kidd-en ekintzetan oinarritu zen R.L. Stevenson Altxor uhartea liburua idazteko.
- Kiangsu
- Kiarostami, Abbas
- kiasma
- kibbutz
- kiborta
- Kidd, William
- kide
- kidego
- kideko
- kidekotasun
- kidetasun