Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Khyber

edo Khaibar. Pakistanen eta Afganistanen arteko mendi ataka guztiz estua, Sulaiman mendietan, 1.100 m-ko garaieran, Peshawar-etik Kabul-era bidean. Ekialdeko muturrean, Jamrud-en, 137 m zabal da, eta Ali Masjid gotorlekuan 12 m besterik ez. Gaur egun burdinbide bat eta errepide bat igarotzen dira handik. Estrategia balio handia izan du historian zehar, Pakistango ipar-mendebaleko mugan karga handietarako igarobide bakarra delako. Mendebaletik India alderako inbaditzaile guztiak handik igaro dira: persiarrak, greziarrak, mongolak, afganoak eta ingelesak.