kibbutz
(Eusk. “batzar”, “komunitate”). iz. Israelgo nekazaritza etxalde kolektiboa. Autogestioa eta produkzio bitartekoen jabego kolektiboa dira kibbutzen antolaketaren ezaugarri nagusiak. Etekinak, bestalde, nekazaritzan inbertitzen dira berriro eta kibbutzeko kideen jantziak, elikadura, etxea eta gizarte eta osasun zerbitzuak, bai eta haurren heziketa ere, kibbutz-en gain daude. Lehen kibbutz-ak Errusiatik joandako judu kolonoek sortu zituzten XX. mendeko lehen hamarkadan eta garrantzi handia izan zuten Palestinan juduen bizileku berriak eratzerakoan. Egun 200etik goiti dira kibbutzak eta 100.000 pertsona baino gehiago biltzen dituzte.