Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Khorsabad

Irak-eko hiria, Mosul-en iparraldean, 21 km-ra. 1843-1851 bitartean egin ziren indusketetan Dur Sharrukin antzinako hiri asiriarra agertu zen, K.a. VIII. mendean Sargon II.ak sortua. Monumentuak, irudiak, tenplua, zigurat-a eta artxibategiak aurkitu ziren. Indusketa horietan ateratako material asko Parisko Louvre museora bidali ziren.