Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Khorana, Har Gobind

Indiako biokimikaria (Raipur, 1922). Punjab-en eta Liverpool-en egin zituen ikasketak. 1968an Medikuntzako eta Fisiologiako Nobel saria irabazi zuen, W. Nirenbarg eta W. Holley-rekin batera, zelularen gunearen osagai genetikoek proteinen sintesia nola kontrolatzen duten jakiteko egin zituen azterketengatik. 1970ean gene bat osorik sintetizatzea lortu zuen.