Kendall, Henry Way
Estatubatuar fisikaria (Boston, 1926 - 1999). Amhersteko Unibertsitatean ikasi zuen Fisika (1950). 1955ean doktoregoa bukatu zuen Massachusettseko Teknologia Institutuan (MIT). Kaliforniako Standford Unibertsitateko irakaslea izan zen. 1969an UCS (Zientzialari Kezkatuen Elkartea) sortu zuen, Estatu Batuetako gobernuari presioa egiteko energia nuklearra eta beste zenbait teknologia kaltegarri kontrola ditzan. 1990. urtean Fisikako Nobel saria jaso zuen, atomoetan quark izeneko partikulak daudela frogatzeagatik.