Kempowski, Walter
Alemaniar idazlea (Rostock, 1929). Hitler-en gaztedian ibili zen. Hogei urte zituela atxilotu egin zuten espioitzan ibiltzeagatik. Irratirako gidoiak eta haurrentzako liburuak idatzi izan ditu, baina eleberriengatik da, batez ere, ezaguna. Bere lanetan Alemaniako burgesiaren eta bere familia eta sorterriaren historiaz idazten du. Lanen artean ditu: Im Block (1969, Blokean), Tadellöser & Wolf (1971, nazionalsozialismoari eta Bigarren Mundu Gerrari buruz), Uns geht's ja noch gold (1972, Oraindik ere ondo doakigu), Ein Kapitel für sich (1975, Kapitulu bat norberarentzat), Schöne Aussicht (1981, Ikuspegi zoragarriak), Herzlich Willkommen (1984, Ongi etorri). 1994an Konrad Adenauer fundazioaren saria eman zioten nobela honengatik: Echolot. Ein kollektives Tagebuch Januar und Februar 1943 (1993, Echolot. 1943ko urtarril eta otsaileko talde egunkaria).