Kempff, Wilhelm
Aleman pianista (Brandenburg, 1895 - Italia, 1991). Gurasoak organo-jotzaile izan zituen, eta oso gazterik hasi zen bera aitarekin pianoa eta organoa jotzen. Berlingo Kontserbatorioan ikasi zuen pianoa Heinrich Barthekin, eta konposizioa, Robert Kahnekin. 1918an hasi zen kontzertuak ematen. Lehen aukera Berlingo orkestra filarmonikoarekin izan zuen. Stuttgarteko Musika Eskolako zuzendaria eta piano irakaslea izan zen 1924tik 1929ra. Hego Ameriketan, Japonian, Frantzian, Londresen, Grezian, Italian, eta 1964an, Estatu Batuetan aritu zen kontzertuak ematen. Errepertorio erromantikoaren interprete bikaina izan da. Beethovenen lanak interpretatzen zituen batez ere. 1984an utzi zion jendaurrean kontzertuak emateari.