Keneally, Thomas
Australiar idazlea (Sydney, 1935). Apaiz katoliko izateko ikasi zuen, baina 1960an ikasketok utzi zituen. Irakasle eta bulegari bezala lan egin zuen, idazten zuen bitartean diru pixka bat ateratzeko. Lehen eleberria, Whitton, 1964an argitaratu zuen, baina ospea 1967an iritsi zitzaion, Ekarri hegatxabalak eta heroiak lanarekin. Gai espiritualak jorratu zituen hasieran, baina gero bere garaiko gertakariak eta, batez ere, gertakari belikoak kontatzen hasi zen. Hurrengo lanetan, Australiako gaiak jorratu zituen. Idazle honen eleberririk ospetsuena Schindler-en arka izan da, Steven Spielbergen Schindler-en zerrenda (1994) filmaren oinarri izan dena. Beste lan batzuk dira: Basoko elkarrizketak (1975), Konfederatuak (1979), Asmara aldera (1989), Jimmie Blacksmith-en kanta (1972) eta Komediografoa (1987).
- Kendall, Henry Way
- kendo
- Kendrew, John
- kendu, ken, kentzen
- kendura
- Keneally, Thomas
- Kenya mendia
- kenyar
- Kenitra
- kenketa
- kenkizun