Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

kardu

iz. Bot. Lore-elkartuen familiako belar landarea, 2 m inguru luze izaten dena, alkatxofaren antzekoa (Cynara cardunculus). Zurtoin tentea du, hostoak ebaki handikoak eta zabalak, azpi iletsua dutenak. Lorea aldiz buru itxurako handi morea eta arantzatsua da. Berez Mediterraneo itsasoaren inguruetakoa da, baina beste lurralde epel askotan ere landatzen da gaur egun, dituen hosto zurtoin zabalak sukaldaritzan oso aintzat hartuak direlako. || Familia bereko zenbait landare hosto arantzaduni ematen zaion izena. Badira familia berean Cirsium, Cynara eta Cnicus generokoak. Astalarra, gari artean ateratzen den kardua, bazka-kardua, abereen bazkarako erabiltzen dena eta txori-kardua (Cnicus benedictus), herri medikuntzan asko erabili izan dena, esate baterako. Karduaren laztasuna. Kardu-hosto egosiak. ik. astakardu. Bazka-kardua: abereen bazkarako erabiltzen dena (Cardus mota.).