Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

kare

iz. Kaltzio oxidoa. || Kare(-)haitz. Kareharria. || Kare(-)ikatz. Karbonoz eta kaltzioz osaturiko gai konposatua (CaC2), azetilenoa egiteko erabiltzen dena. || Kare(-)lur. Kaltzio karbonato asko (% 13 baino gehiago) duena.  v  Kare-haitz. Kare-harria. ik. karaitz.  v  Kare-lur. Kaltzio karbonato asko (% 13 baino gehiago) duena. Kare-egitura, kare-materia… kaltzio karbonatoa dutenak, kaltzio karbonatuz osatuak.  v  Kare-ikatz. Ikazkaiez eta kaltzioz osaturiko konposatua (CaC2), azetilenoa egiteko erabiltzen dena.  v  Karea gai kaustiko alkalinoa da, eta urarekin erraz nahasten da. Porlana, beira, kautxua, kaltzio karburoa eta beste zenbait gai egiteko erabiltzen da, eta kimika prozesu askotan parte hartzen du. Karea urarekin nahastuz hargintzan erabiltzen den argamasa egiten da.  v  Kare bizia. Kaltzio oxidoa (CaO). Zuria, ia garbia, urik ez duena.  v  Kare hila. Kaltzio hidroxidoa, Ca(OH)2, karea eta ura nahastuz lortzen dena; urez itotzen den kare bizia.  v  Kare hidraulikoa. Bere osaeran buztin kopuru handia (% 12tik gorakoa) duen kare harria errez lortzen dena. Urarekin nahastuz gero ore gogorra osatzen du.  v  Kare berdea. Kaltzio sulfuroa. Bere osaeran sulfuro ferrosoa izaten du eta horrek kolore berdea ematen dio.