izond. Med. Bihotzeko giharrei, nerbio ehunei, bihotzaren jardueran parte hartzen duten nukleo automatikoei eta abarri eraginez bihotzaren jarduera kontrolatzeko ahalmena duten gaiez esaten da. Gai kardiotonikoak anabolikoak dira, eta bihotz ezintasuna denean erabiltzen dira batez ere.