Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

kardiomiopatia

iz Med. Bihotzaren giharraren akats kronikoa. Jaiotzetikoa izan daiteke, baina birus baten, bakterio baten edo infekzio baten eraginez, edo B bitaminaren urritasunez sortua ere bai; askotan ageriko arrazoirik gabe sortzen da. Kardiomiopatiaren ondorioz bihotza handitu egiten da batzuetan, eta arritmiak, bihotzekoa eta enboliak ere eragiten ditu.