Kaposi, Moric
Hungariar sendagilea (Kaposvar, 1837 - Viena, 1902). Dermatologia irakaslea izan zen Vienako unibertsitatean. Bere izena daraman larruazaleko sarkoma deskribatu zuen. v Kaposiren sarkoma. Med. Minbizi mota ez ohikoa, larruazalean sortzen diren orbain gorrixkak edo urdinxak ezaugarri dituena. Moric Kaposik eman zuen eritasunaren berri 1872an. Afrikan zabaldua dago Kaposiren sarkoma, baina ez munduko mendebaleko herrietan, HIES-a duten gaixoen artean ez bada. 1980. urteaz geroztik areagotu egin da HIES dutenen artean Kaposiren sarkoma. Dirudienez, immunitate sistemak huts egitean eta birus bat edo gehiago elkartzen direnean, eritasunari bide ematen zaio. Irradaterapia eta kimioterapia dira sarkomaren sendabideak, baina ez da erabat sendatzen.