Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

kaprido

izond. Zool. Ardiaren familiako eta ahuntzaren generoko animaliez esaten da. Ardiak baino ile luzeagoa eta zuzenagoa izaten dute. Muturraren azpiko aldean ile moto bat eta bi gingil ere izaten dituzte. Hanketako apatzen artean tarte handi samarra dute. Neurri guztietako adarrak izan ditzakete, baina arrak handiagoak emeak baino; gabekoak ere badira. Hiru arrazatan bana daitezke: Europakoak edo Alpeetakoak (orkatza), Asiakoak (ibexa) eta Afrikakoak edo Mediterraneo itsasoaren inguruko lurraldeetakoak (argalia).