Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

kaprifoliazeo

izond. Bot. Izen bereko familiako landare zurtsu igokaria. Bakanak dira landare belarkaren egitura dutenak. Aurka antolatutako hostoak izaten dituzte, loreak berriz hermafroditak, banaka, binaka edo sortan antolatuak, eta fruitua, gehienek, baia egiturakoa. 13 genero eta 400 bat landare mota biltzen ditu familiak. Landarerik ezagunenak sambucus generokoak, intsusak eta lonicera generokoak, ezker-aihenak, dira.