Kanik, Orhan Veli
Turkiar olerkaria, XX. mendeko Turkiako olerkaritzaren berritzaile garrantzizkoenetako bat (Bekoz, 1914 - Istanbul, 1950). Istanbulen egin zituen literatura ikasketak. Turkiako Hezkuntza ministerioko itzultzaile izan zen; Frantziako olerkari nagusien obrak itzuli zituen. Turkiako poesia klasikoaren moldeak alde batera utziz, eguneroko hizkuntza eta poema folklorikoak txertatu zituen bere poesian. Obra nagusiak: Vazgecemedigim (1945, Ezin dut utzi); Destan Gibi (1945, Epikoen modura); Yenisi (1945, Berria); Karsi (1945, Zehar).