Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kandy

Sri Lankako hiria, lurralde hartako hirugarren handiena, herrialdearen erdialdean. 114.000 biztanle (1983). Goi-ordoki batean (408 m) aintzira artifizial baten inguruan dago eraikia. Unibertsitatea. Tenplu budista eta brahmanista ugari. Te, kakao, banilla, koko eta kafea. Erresuma burujabea izan zen XV. mendean, eta portugaldar eta holandar kolonizatzaileen erasoei eutsi ondoren, 1818an britainiar kolonizatzaileek konkistatu zuten.