Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kanawaza

Japoniako hiria, Honshu uhartearen erdialde-mendebalean. 423.000 biztanle (1984). Tokugawa aldian Maeda familiaren egoitza izan zen, daimio guztietan ahaltsuenetakoa hain zuzen. Garai horretako parke eta eraikuntza ugari geratzen da. Hiriaren iparraldean Haku mendia (2.703 m) dago, milaka erromesen biltokia.