Kanaria Handia
Kanarietako uhartediko uhartea. 1.532 km2. 633.704 biztanle. Las Palmas probintziako parte da. Sumendi jatorriko uhartea da, biribil samarra; itsasertza oso labartsua du. Bananak, fruituak, tomateak eta tabakoa dira bertako produkzio nagusiak. Bertan dago Las Palmas hiria, probintziako hiriburua.