Kalkuta
Indiako hiria, Mendebaleko Bengalako hiriburua, Hugli ibaiaren ertzean, Gangesen deltan. 4.388.262 biztanle; 10.916.272, aldiriak barne hartuz (1991); horietatik 200.000 inguruk ez dute etxerik. Indiako hiririk zabalena da, eta Indiako ekialdeko portu eta industriagune nagusia. Iutea eho eta beste hainbat gai lantzen dira: ehun-oihalak, produktu kimikoak, metalak. Pobretasunak, biztanle kopuruaren neurriz gaineko hazkundeak eta lanik ezak jota dago hiria. 60 hizkuntza mintzatzen dira bertan. Indiako Museoa (1875). v Historia. Ingeles merkatariek sortu zuten 1690ean, eta Sartaldeko Indietako Konpainia Ingelesaren egoitza izan zen 1772-1912 bitarteko urteetan. India eta Pakistan banatu zirenean, biztanleria ikaragarri handitu zen, erbesteratuak ehunka heldu baitziren Kalkutara. Beste etorkin oldeak izan ziren Ekialdeko Pakistango uholdeen eta Bangla Desh-ko 1971ko matxinadaren ondoren.